• _O3A2559
  • _O3A2594
  • _O3A2615
  • _O3A2695
  • _DSC0312
  • _DSC0405
  • _DSC0622
  • _JM_9360
  • _JM_9362
  • _JM_9395
  • 105106316
  • 105106390
  • 105106399
  • full screen slider
  • _O3A3102
image carousel by WOWSlider.com v7.3


XXV.AZKOITIAZPEITIA MARATOI ERDIA


AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiko antolakuntzak balorazio oso positiboa egin du pasa den larunbatean izan zen nazioarteko XXV.maratoi erdia dela eta. Eguraldia ez bagenuen lagun izan, beste goi mailako maratoi erdi bat ikusi ahal izan genuen, bi herrietan aparteko giroa bizi izan zelarik. Maratoi erdiko partaidetza, oso ona izan zen, bai korrikalari herrikoien aldetik eta aurtengoan aurreikuste ziren goi mailako atleta denak etorri zirelako.
MARK KIPTOO Keniarrak , beste behin lasterketa honen izena mundu guztira zabaldu du. Izan ere ez da balentria makala Haile Gebreselassie bezalako atleta baten M40 errekorra haustea. Errekor honen balioa handia da, izan ere M40 maila da zailena, oraindik atletak elite mailan lehiatzen izaten direlako.
KIPTOOrekin batera elite mailako lasterketa oso ederra izan zen, atleta asko sartu bait ziren 62 minutu azpitik edo gertu.
Emakumezko mailan, HAWI MEGERSA Etiopiar gaztea gailendu zen, bere marka 2 minututan hobetuz. HAWIk ere gure lastekertaren izena zabalduko du, bere palmaresa eta marka onenak azaltzen diren bakoitzean. Atzetik, LEONIDA MOSOP gertu izan zuen baina ezin izan zuen HAWI arrapatu.
Eliteko lasterketaz gain, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelak jokatu ziren, kolore polit bat emanez korrikalari herrikoiekin batera.
Gainontzean, ez zen ez beharrik egon, 6 atentzio izan zirelarik Gurutze Gorriko postuan eta beste bat proba amaitu eta gero.
Beste behin, eskertu lasterketan lagundu zuten denei. Igandean ospakizun bazkarian aipatu genuen bezala, ezin diegu denei banan banan eskerrak eman, baina saiatuko gara elkarte, kirol talde eta urtez urte laguntzen diren norbanakoei gure eskertza ematen diploma baten bidez. Aipatu bazkarian, antolakuntzako kide denei eskerrak eman geniela oroigarri berezi batez eta une hunkigarriak bizi genituela.
Ekintza ugari izan dira, baina 25.urteurreneko azken hitzaldi bat egin nahi dugu, Diegoren lagun izan diren Alejandro Gomez eta Alberto Juzdadorekin. Hitzaldi honetan, prestatzen ari garen bideo bat ere emango dugu azken 25 edizioetako laburpen bat erakutsiz.
Hitzaldia Apirilak 13an izango da Soreasu Antzokian, 20:00etan eta sarrera doan izango da.


AZKOITIAZPEITIA ANTOLAKUNTZA

LASTERKETAKO ARGAZKIAK

http://festak.com/evento.aspx?ev=3028&pag=p&c=no&lang=eus

http://uztarria.eus/aktualitatea/15221919745209

http://uztarria.eus/aktualitatea/1521916721437

http://uztarria.eus/aktualitatea/1521926340

http://uztarria.eus/aktualitatea/1521925933

https://www.facebook.com/FotomPhotography/?mt_nav=0

https://www.facebook.com/albertobeloki/





Babesten dute:



XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com


© AZKOITIAZPEITIA 2018

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ