2018an, lasterketaren XXV.edizioa ospatuko dugu


  • Lasterketa 16:30an hasiko da.

  • Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek martxoaren 22ko (osteguna) gauean itxiko dira.

  • Dorsalen banaketa lasterketa egunean egingo da Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 11:00tatik 16:00etara.

  • Aurten, Kamiseta eta GYM SACa irteeran emango dira dorsalarekin batera.

  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.

  • Lasterketa amaitzen duten partaideek finisher domina jasoko dute.

  • Hornidurak 4,1; 9,3 ; 12,4 eta 16,4 kilometroan egongo dira.

  • Lasterkari herrikoientzat erbiak egongo dira. Denborak hauek izango dira: 1:20; 1:30; 1:40; 1:50 eta 2:00.

  • Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.

  • Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen emateko orduan NAN zenbakia, atletismon federatuak direnak bere lizentziaren zenbakia (lizentzia nazionala, Euskal Autonomi Erkidegokoa edo lurraldekoa) eta izanez gero Karnet Korredor Plusaren zenbakia jartzea.

  • Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko.

  • Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).

Parte hartzaile guztientzat egongo da:
  • Coca Cola, Powerade, Aquarius eta Aquabona ura.

  • AZKUNE frutategiko fruta.

  • KAIKU produktoak.






Babesten dute:




XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com


© AZKOITIAZPEITIA 2018

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ