Aurten zirkuito eta distantzia (8,1 Km) berriak ditugu


  • Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek martxoaren 30ko (osteguna) gauean itxiko dira.

  • Dorsalen banaketa lasterketa egunean egingo da Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00tatik 16:30etara.

  • Aurten, Kamiseta eta GYM SACa irteeran emango dira dorsalarekin batera.

  • Dorsalak jaso ahal izango dira ROBERS (Donostia eta Azpeitia) eta PLAZA BERRI SPORT (Azkoitia) dendetan martxoaren 24tik aurrera.

  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.

  • Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.

  • Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko. Lehenengoa 15:00etan irtengo da Azpeitiko ETXE BELTZetik eta hurrengoak Ikasberriko biribilgunearen paretik. Azkenengoa 16:00etan irtengo da.

  • Masaje zerbitzua egongo da, MASAI Etxeari esker.

  • Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).

  • Partaide guztien artean eguzkitako betaurrekoak zozketatuko dira IZPI OPTIKAri esker.

  • SPORTBUS enpresak azken urteetako serbitzua ipiniko du, Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik. Bertan dortsala, eskatu duzun kamiseta, ur botila eta GYM-SAC bat jasoko dituzu.

    Informazio gehiago:
    www.sportbus.es/es/eventos/ver/12-maraton-azkoitiaazpeitia

  • Baita ere SPORTBUS enpresak WC-BUS egokitua eramango du irteera puntura eta lasterketak hasita gero helmugan egongo da.

Parte hartzaile guztientzat egongo da:
  • Coca Cola, Powerade, Aquarius eta Aquabona ura.

  • AZKUNE frutategiko fruta.

  • KAIKU produktoak.







Babesten dute:




XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com


© AZKOITIAZPEITIA 2017

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ