V.AZKOITIAZPEITIA lasterketa motzak, ibilbide berria estreinatuko du, proba nagusiak bezala. Ibilbide erosoa da, Azkoitiko eta Azpeitiko herriak bat egingo dutena, Loiola tartean dutela.

AZKOITIAZPEITIA lasterketa motza, propio egina dago gure lasterketa are gehiago sentiarazteko. Handietan handiena, lasterketa motzean, nazioarteko maratoi erdian bezala, ikusleen onespena, ibilbide eta giro paregabea duen proba batean parte hartzeko aukera izango dute zaleek.

Horrez gain, proba amaitu ostean, maratoi erdiko amaiera ikusi ahal izango dute bertatik bertara, adrenalina estra hori dutelarik gorputz barnean. Aurtengoan, AZKOITIAZPEITIA lasterketak emozio eta goi mailako ikuskizuna eskaintzeko asmotan da, ibilbide berriaren onuren ondorioz.

Amaitzeko, eskertu lasterketa motzean parte hartuko duzuen lasterkari guztioi. Besteak beste, zuen parte-hartzearekin, AZKOITIAZPEITIA lasterketako gastu estrukturalak betetzen laguntzen baitiguzue.





Babesten dute:




XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com


© AZKOITIAZPEITIA 2017

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ