1. Artikulua - "XEYE" K.E., AZKOITIAZPEITIA arteko BOSTGARREN LASTERKETA MOTZA antolatu du EL DIARIO VASCO eta BBVA enpresen laguntzarekin. Proba honetan 14 urtez gorakoek parte har dezakete emakumezkoak nahiz gizonezkoak,bertakoak nahiz kanpokoak, federatuak egon edo ez.
  2. Artikulua - Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek babestutako proba da.
  3. Artikulua - Lasterketa hau 8 kilometro eta 100 metrokoa izango da. 2017ko Apirilaren 1ean egingo da; irteera Azkoitian izango da arratsaldeko 16:45ean, eta helmuga Loiolako Ibilbidean (Hotel Loiola).Parte hartzaileek Azpeitiko Udal Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago igerilekua)
  4. Artikulua - Lasterketa F.A.G.eko epaileek kontrolatuko dute.
  5. Artikulua - Lasterketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileek izena emateko prestaturiko orria bete beharko dute. Izena emateko orriak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira.
    Izena ematerakoan 12, 19 Euro bitartean ordainduko dute partaidetza-kuota moduan.
  6. Artikulua - Antolatzaileek adierazitako ibilgailuek bakarrik jarraituko ahal izango dute lasterketa.
  7. Artikulua - Antolatzaileek bere gain hartu dute proba modurik egokienean eta kiroltasun osoz egiteko ardura. Horretarako,aurrez antolatze-lanetan aritu den jendeak kontrolatuko du lasterketa eta GURUTZE GORRIAren laguntza eta asistentzia ere izango dira.
  8. Artikulua - Antolatzaileek lasterketa aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen diete lasterkariei, badaezpada.
  9. Artikulua  - Antolakuntzak bere gain dauka "Erantzukizun Zibila"ren poliza eta atletek edukiko dute "Erantzukizun Zibil eta Ezbeharren" asegurua.
  10. Artikulua - Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko lasterketan parte hartzearen ondorioz norberak izan ditzakeen kalteak.
  11. Artikulua - Laisterkariak izena ematen duen unetik arauak guztiz ezagutu eta onartzen ditu. Eta adierazten du sasoi onean dagoela eta ez duela bere burua arriskuan jarri edo lasterketan parte hartzea eragozten dion gaixotasunik. Bere gain hartzen ditu, baita ere, proba honetan parte hartzeak sor diezazkiokeen kalteak.
  12. Artikulua - Ezinbestekoa da izen emate orrian eskatzen diren datu guztiak zuzen betetzea, NAN zenbakia barne.
  13. Arikulua - Lasterketa Herrikoian izena emandakoek ezingo dute Maratoi Erdian parte hartu. (Dorsalen koloreak ezberdinak izango dira).






Babesten dute:




XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com


© AZKOITIAZPEITIA 2017

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ